XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D. Esteberen fanatismoa, D. Anxelmoren jakinduria eta D. Kosmeren agintea, Azpileko hiru dogmak dira; hiru zutabe hauen gainean eraikitzen da herri hau.

Hiru pertsonaia hauek herria menperatuta daukate, nahiz eta herritar gehienak honetaz ez ohartu.

Herriaren ez jakintasunarekin jostatzen dute, beraien hitz eta ekintzak inongo zalantza edo duda-mudarik gabe onartuak izan daitezen.

Darabilten filosofia oso bitxia da; orokorki hau esatera dator: Aginte ahal hori Jainkoarengandik jaso dute; hau dela eta, gidariak izateko jaioak dira.

Jainkoak soilik ken diezaieke agintea.

Aginte honen aurka joateak Jainkoaren aurka jartzea esan nahi du.

Honelako planteamenduak beraientzat behar dituzten justifikazioak besterik ez dira.

Hau da, beren burutik erru sentimenduak baztertzeko, filosofia berezi hau auto-sinesten saiatzen dira.

Herriak, bestalde, uste osoa izan behar du gizon hauen boteren legezkotasunean.

Herria ezin ukatuzko engainu batean bizi da, nahiz eta honetaz ez ohartu.

Herriak bere ezjakintasunaren konplexua hartu du eta honen ondorioz hirukoteari komeni zaion mentalitate apala.

Ez da posible herriko norbait agintari izendatzea, jendea eskolatuen kargu bat denez.

Bai, lojikoa da herria D. Kosme, D. Anxelmo eta D. Esteberen eskuetan uztea.

Hirukotea ez da honekin soilik konformatzen, eta herriari kargu hauek bete behar dituen pertsonen aukeratzaileak direla ustearazten dio: esate baterako, D. Kosme alkate izendatzen denean.

Ez dira saiatzen herriaren ezjakintasuna gainditzen, komenigarria ez delako.

Herriak oinarriko kultur bat izateak, beraiek altxatu duten agintariaren amaiera suposatuko lukeelako.

Herria bere loalditik esnatzen den momentuan, jasaten ari den zapalkuntza honen kontzientzia hartuko bait du.